Orientabide orokorrak

Psikomotrizitate saio bat banatzerako orduen punturik garrantzitsuenetarikoa gelaren antolaketa da. Acounturierrek gela hiru txoko edo zatitan banatzen zituen: Txoko sentsomotorea, Adierazpen psikomotorraren txokoa eta urruntze edo komunikazio txokoa. Gela honetan umea askatasunez ibil daiteke, eta betiere jarrera positiboa duelarik. Gomendagarria izango litzateke arropa erosoa eta urria erabiltzea bere mugimendu eta gorputzaren pertzepzio osoa izateko. Txoko bakoitzean hurrengokoa landuko litzateke:

1.-Txoko sentsomotorea: Eremu honetan mugimendu espontaneoak ematen dira, gorputz irudia eta identitatea sendotzeko asmoarekin. Mugimenduak umearen globalitatea adierazten dute. Adibidez: Jauziak, biratzeak, kulunkaketak…

2.-Adierazpen psikomotorraren: Izenak esaten duen moduan gorputz adierazpenak egiteko espreski dagoen txokoa da. Umeak adierazpenak egiten dituenean besteen
errekonozimendua lortzeko aukera du.

3.-Urruntze txokoa edo komunikazioa txokoa: Txoko honetan joku sentsomotoreetatik, emozioetatik aldentzen da beste bizipen batzuk izateko. Azkenean egiten dena, geldirik egon eta beste bizipen batzuk izan (margotu, begiradekin, ahotsarekin komunikatu…) umearen alderdi guztiak garatzeko.

Beraz, psikomotrizitate gela erabat beharrezkoa da haur hezkuntzan bilatzen diren helburuak lortzeko. Baina Acounturierrek ustetan psikomotrizitatea lantzeko gela batek hurrengo egokitzapenak izan behar ditu: Ispilua bat, uztaiak, koltxonetak, goma espumasko material ezberdinak, sokak….Hortaz, hauek betez gero umeak bere barruan daramana espresatu dezake era egokian eta bertan hasiko litzateke gure lana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario