Garapen motorra deritzogu, jaiotzetik zahartzarora gizabanako bakoitzak jasaten dituen gaitasun
motorren aldaketen azterketari; aldaketa hauetan eragina duten faktoreak eta hauek beste esparruekin
erlazioan jartzea eta ikastea. Azken batean, ikerketa eta ezagutzarako jokaera pedagogiko bat da.
Garapen mota multidisziplinatua da (psikologia, psikiatria, jarduera fisikoa eta kirola…). Baina zertarako
balio zaigu azterketa?

1.- Gizakiaren prozesu ebolutibo eta inbolutiboen ezagutza handiagoa lortzeko.
2.- Ezagutza honen bitarteko aurkikuntzen orokortzea ahalbidetzen du.
3.- Giza jokabidea aztertzeko ahalbidetze-tresna eraginkorra.
4.- Profesionalki, orientazio teorikoak emango dizkigu, eta etorkizunerako ikerketak sustatuko ditu.
Gainera, esparru motorra 3 domeinu ezberdinetan hedatzen da: afektiboan (emozioen eta sentimenduen
azterketa), sozialean (gizarteak, erakundeek eta taldeek pertsonaren garapenean duten eraginaren
azterketa), kognitiboan (jakituria eta pertzepzioen bidezko informazio pilaketaren azterketa) eta
psikomotorrean.

Bere partetik, esparru psikomotorrak (gorputz mugimendurako eta honen kontrolerako esparrua)
oinarrizko trebetasun motorren (lokomozio, egonkortze eta manipulazio trebetasun multzoen azpian
dauden hamaika akzio ezberdin, halanola saltoak, oreka lortzea ez-egonkorra den plataforma batean
eta pilota baten jaurtiketa) garapenean lan egiten du.

No hay comentarios:
Publicar un comentario