Gure metodologia ez da gidatua izango. Intuizioa, emozioa, enpatia eta ezagutza erabiliko ditugu, umeari entzun behar diogu, arreta izango dugu bere lorpenak goresteko eta irakasleak proposatu, orientatu, animatu egin dezake. Gela barruan mugimendu asko sortzen dira, gela barruko espazioak eta gauzak aldatzen joan dira umeen interesak eta beharrak asetzeko. Behaketaren bidez, irakasleak ikusiko du zein espazio galtzen duen umeen interesa, eta honen arabera, espazio hauek aldatu eta berritu beharko ditu. Honen aurrean, ordenaren ulermena ezberdina da, konfiantza eman behar zaio umeari.
Umeentzat irakaslea normaren errepresentazioa da (epaile jakintsu bat), segurtasuna emanez. Hala ere, kasu batzuetan irakaslea partaidea ere izango da, jolaskide sinboliko bat bihurtuz.Irakasleak ez du izango eragin zuzena umearengan baina bai eskuhartze ez zuzen bat, objektuak aprobetxatuz, ideiak edo kontsignak proposatuz. Umea berak bakarrik mugimendu eta jolas librearen bidez kanporatuko ditu bere beldurrak eta frustrazioak. Esperientzia hau positiboa bada, bere beldurra gaindituta geldituko da.
Psikomotrizitate gelan umeak adierazten duena onartzen da, nahi duena esaten du, behar duena. Metodo ez gidatua da, baina ez gidatua izateak ez du esan nahi “egiten uztea” dela. Umeen desioak kontutan hartuz, irakasleak bere nahiak bete behar ditu. Irakasleak arau argi/ulergarri minimo batzuk izango ditu baita ere, umearen kondukta txarrak gidatzeko eta umeak kondukta txar horiek antzemateko. Gidak, umearen arabera emango dira, horregatik, irakasleak umea entzuteko prest egon behar du, hau da, umearekiko posibilitate kognitiboa eta afektiboa izan behar du, proposatzen ditugun espazioak eta objektuak manipulatzeko.
Irakasleak umeari ziurtasunezko baldintzak eskainiko dizkio, umearen erreakzio toniko desberdinak ikusteko. Irakaslearen proposamenak umeak bidaltzen dituen agindu tonikoetatik etortzen da. Irakaslearen estimulazioak ondorengoak dira: ukimenezko estimulazioak (presioak eta labainketak), estimulazio laberintikoak (desorekak, kulunkaketak…)
Saioaren bukaeran irakasleak egin dutena gogoratuko du eta galderak egingo dizkie, ez badu kontatu nahi utzi behar da umea bakean.
Askotan, kontatzen dutenean egindakoa hobeto sentitzen dira, oso espontaneoak dira, beraz bat hasi ezkero, beste guztiek esango dute zerbait. Ume guztiek adierazteko eskubidea izango dute eta beraiek nahi duten denboran ere, egoerak ondo asimilatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario