Psikomotrizitatea, halaere, ez dugu bakarrik alderdi motorrean lantzen. Haurraren garapen integralerako ezinbestekoak diren beste bi garapen mota ditugu.
- Garapen sozioafektiboa→ Haurrak dituen lehenengo erlazioak, estuak zein arinak izan, nola ezarri beharko lukeen pixkanaka barneratzen joatea. Honetarako, beste gizabanakoekin erlazionatzeko, gizakiok zenbait ezinbesteko lanabes ditugu (afektibotasuna, sozialtasuna, hizkuntza, sexualtasuna, morala…). Hauen garapen egoki batean egongo da garapen sozioafektibo egoki bat. Lehendabiziz, bere gurasoekin ezarriko du erlazioa, gero bestelako familiakoekin, gero lagunekin… Gure papera, psikomotrizitate ikasgelan dagoen bitartean, errespetuzko zenbait jokamolde eta baliagarriak suerta diezazkiokeen zenbait erlazionatze-teknika garatzea da. Era honetan, familiaz aparteko umearen lehenengo konexioak ezarriko dituzte.
- Garapen kognitiboa→ Gizabanakoa, jaiotzen denetik, pentsatu, ezagutu eta ulertzera iristeko izaten duen prozesua da. Adimenaren garapena, azken batean. Non, minimoa, ingurunera egokitzea izango litzatekeen eta maximoa elementu abstraktuekin (irudimenarekin) lantzeko ahalmena izatea. Adimena landuz gero, umea informazioa pilatu, antolatu eta koordinatu ahalko luke bere kabuz. Gure helburua, umearen sormena garatzea izango litzateke, hain preziazkoa bihurtu delarik gaur egungo edozein esparrutan. Honetarako, umeentzako joko-mentalak eta igarkizunak proposatuko dizkiegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario