Jatorria

Psikomotrizitate hitza lehen aldiz XX. mendearen hasieran izan zen erabilia. Garai honetan, Ernest Dupré neurologoak erabili zuen lehen aldiz arazoa psikiko eta mentalei erreferentzia egiteko. Dupreren ideia honi Wallonek eman zion azken bultzada hainbat ikerketa eta argitaratzekin. Esaterako, berak burututako tesian “el niño turbulento” deiturikoan.
Guilmain izan zen Wallonen ikerketetatik ondorio edukatiboak atera zituen lehena, garapen motorraren inguruko neurketak burutuz.

Heuyer, Ajuriaguerra eta Diatkinek Pariseko Henri-Rousselleko hospitalean burututako ikerketen ondorioz 1960. urtean Psikomotrizitatearen hezkuntzaren lehen karta argitaratu zen (Soubiran, Cahen, Trillat, Galifret-Granjon, Stambak, García-Badaraco eta Gobineau). Gertakari honetatik aurrera espezializazio eta ofizializazioaren inguruko gatazka hasi zen 1963. urtean Psikomotrizitateari garrantzia eman zitzaion arte, publikoki noski. Psikomotrizitateak 1974. urtean jo zuen gailurra “Diploma de estado” sorkuntzarekin.

Baina Psikomotrizitatearen benetako  garapena azken 40 urteetan ema da. Hasieran terapia bezala erabiltzen zen, baina gaur egun, eskoletara sartu da. Aipatu bezala hezkuntzan gero eta hedatuagoa dago psikomotrizitatearen erabilera. Haur Hezkuntzako maila guztietan eta Lehen Hezkuntza lehenengo zikloan erabiltzen hasi da azkeneko urteotan. Hezkuntzan duen entzutea handiena den arren beste hainbat arlotan ere erabilia da, hala nola, alderdi terapeutikoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario