Atal honetan gure psikomotrizitate saio batek betetzen dituen atalei buruz hitz egingo dizuegu, klase zehatz bat zehaztea oso zaila da, izan ere, partaideen araberakoa izango da beti denen maila eta beharretara moldatzeko. Baina funtzean, honelako egitura jarraituko luke:
- Hasierako errituala: Gelako txokoak prestatu, irakaslearen esku gelditzen da zenbat txoko egongo diren eta ze gaitasunak jorratuko dira txoko bakoitzean. Saio bakoitzean gutxienez bi txoko desberdin landuko dira, baina sekula ez da txoko bat errepikatuko saio batean.
- Harrerako atala: Umeak klasean sartzen direnean berokia eta oinetakoan kentzen dituzte eta elkarri agurtzen dira. Aucouturierrek
planteatutako metodología jarraituz, saioen hasieran ordena
eta isiltasuna mantendu behar dira, umeei egun horretan landuko diren txokoak azaltzen zaizkie eta beraien iritzia entzuten dugu. Atal honetako lasaitasuna aprobetxatuz arnas ariketak, erritmikoak eta abestiak landu daitezke.
- Atal oldartsua:Lan esparruarekin zerikusia dituzten jarduerak proposatu, adibidez, goma espumazko blokeak inguratuz lasterkak egin… Geroago suntsiduraren garaia iristen da non, garrasien artean goma-espumako dorrea behera botatzen dute edo kontzoneta handi batean jausiak egiten dituzte. Modu honetan beraien tentsio emozionalak askatzen
dituzte, gorputzeko gihar-blokeoa gaindituz, eta beraien prestutasuna askatuz.
- Berezko jarduera motorraren atala: Atal hau luzeena izango da (25`- 30`). Umeek bere kabuz ibiltzen dira txoko batetik bestera esperimentatuz, gauzatuz, erabakiak hartuz, arazoak ebatziz… Haurrek egoera batzuk gainditu eta gero zailtasun maila handiago bateri egin behar ditu aurre, horretarako irakasleak txokoak berrantolatu, materiala aldatuko da, maila handiagoko arazoei aurre egin dezaten eta beraien eredu psikomotorrak aberastu dezaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario